191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Obra arduraduna izendatzeko proposamena (C maila)

2019ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ean, Burlatako Udaleko obra eta zerbitzuetako C mailako arduradun lanpostua oposizio-lehiaketa bidez funtzionarioen araubidean betetzeko deialdia, hots, plantilla organikoan 5.6 zenbakia duena. Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera, hautaprobak bukatuta, kalifikazio epaimahaiak argitara emanen du, Burlatako Udalaren webgunean eta iragarki-taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, guztira eskuratutako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Orobat, zerrenda hori Alkatetzara igorriko da, espediente osoarekin batera, eta era berean, oposizioaren puntu guztiak batuta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena ere. Izendapen-proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Deialdian aurreikusitako hautaprobak amaituta, aipatutako deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoa betez, kalifikazio epaimahaiak Alkatetzari igorri dio puntuazio handienarekin gainditu duen izangaia izendatzeko proposamena, honako honen alde: Fermin Tarragona Castro.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea du, argitalpen honetatik aurrera, Burlatako Udalean honako agiri hauek aurkezteko:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.c) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.

c) Burlatako Udaleko osasun zerbitzuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasunik nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatearen zinpeko deklarazioa.

e) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

Burlatan, 2020ko abuztuaren 24a.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2009528