191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

531E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 345E/2020 Ebazpena. Haren bidez onartu ziren dirulaguntzak emateko deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak tratatzeko, 2019ko urritik 2020ko irailera. DDBN identifikazioa: 519501.

2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, “Autismoa duten pertsonendako laguntzak” izeneko 511004 51120 4809 311103 aurrekontuko partida dago.

120.000 euroko zuzkidura du “Autismoa duten pertsonendako laguntzak” izeneko 511004 51120 4809 311103 aurrekontuko partida horrek.

Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 345E/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren dirulaguntzak emateko deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak tratatzeko, 2019ko urritik 2020ko irailera. Hartan, 120.000 euroko gehieneko gastua baimentzen zen “Autismoa duten pertsonendako laguntzak” izeneko 511004 51120 4809 311103 partidaren kargura.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 2ko 199E/2020 Foru Aginduaren bidez, 31.000 euro gehiago sartu ziren “Autismoa duten pertsonendako laguntzak” izeneko 511004 51120 4809 311103 partida horretan.

1.485,73 euro egotzi behar dira 2020ko aurrekontuan dagoen “Autismoa duten pertsonendako laguntzak” izeneko 511004 51120 4809 311103 partidaren kargura, erregularizatzeko Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 1521E/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian emandako dirulaguntzak (deialdi horren xedea zen autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak tratatzea, 2018ko urritik 2019ko irailera).

Osasun Departamentuko Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Atalaren txosten teknikoan, proposatu da Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 345E/2020 Ebazpena aldatzea (haren bidez onetsi ziren dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak), “Autismoa duten pertsonendako laguntzak” izeneko 511004 51120 4809 311103 partidako gehieneko gastua goititzeko, uztailaren 2ko 199E/2020 Foru Agindua betez, ikusirik dirulaguntzen deialdi hori egokia eta interes publikokoa dela.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 345E/2020 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitziren dirulaguntzak emateko deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak tratatzeko, 2019ko urritik 2020ko irailera. Ebazpen horren 2. puntuan, 120.000 euroko gehieneko gastua baimendu zen “Autismoa duten pertsonendako laguntzak” izeneko 511004 51120 4809 311103 partidaren kargura.

2. 149.514,27 euroko gehieneko gastua baimentzea, eta hura ordaintzea 2020ko gastu aurrekontuko “Autismoa duten pertsonendako laguntzak” izeneko 511004 51120 4809 311103 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 7an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2008934