191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-689

Altsasuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Altsasuko Udala

Xedea: Saneamendu eta arazketa lanetarako baimena, Altsasuko udal-mugarteko Ibarrea industrialdean.

Legeztatzen diren lanen xedea da hondakin uretarako saneamenduko kolektoreak paratzea Altzania ibaiaren polizia-eremuan, Ibarrea industrialdean dauden bideen azpian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua , 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2008889