191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Oilagorrak ehizatzeko txartelen salmenta. 2020-2021 denboraldia

Aezkoako Batzarre Nagusiak aditzera ematen du salgai jartzen direla oilagorrak ehizatzeko banakako 19 txartel, zazpiehun euro (gehi BEZa) bakoitzeko. Eskabideak sartzen diren ordenari jarraituz salduko dira txartelak. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bigarren egun baliodunetik aurrera aurkeztu ahal izanen dira eskabideak. Aezkoako Mendietako (NA-10418) eremu baimenduetarako balio izanen dute, 2020-2021 denboraldirako.

Aprobetxamendu hori arautzen duen baldintza-agiria eta eskabide-eredua Batzordearen bulegoetan (Aezkoako Etxean-Aribe) daude interesdunen eskura.

Ariben, 2020ko abuztuaren 24an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2009618