191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko epeari buruzko iragarkia eman zen argitara 2020ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ean, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa bete beharrez.

Hona hemen I.1 apartatuaren edukia:

I.1.–Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 0,10 euro, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean.

Aurreko puntuan (I.1 apartatu honetan) adierazitako tasak eten eginen dira 2020ko maiatzaren 11tik abenduaren 31ra bitartean.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko uztailaren 29an.–Jarduneko alkatea, Inmaculada Múgica Ustárroz.

Iragarkiaren kodea: L2008467