191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Arau Subsidiarioen 58.C.1 artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2020ko uztailaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Urdiaingo Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 58.C.1 artikuluan ezarritako araudiaren aldaketa xehatua, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen azalerei dagokienez.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen 77.3 eta 72. artikuluetan xedatutakoa, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

Urdiainen, 2020ko uztailaren 22an.–Alkatea, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2009311