191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa xehetasun-azterketan, 1117. lurzatiko 242. etxe-sailean
(4. alderdiko esparrua, U.I. 7, 4. banaketa eremua).
Jendaurrean jartzea

Tuterako Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 23ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Tuterako 1117. lurzatiko 242. etxe-sailean (4. alderdiko esparrua, U.I. 7, 4. banaketa eremua). Helburua da aldatzea lerrokadurak eta haien bolumetriak. Residencia Torre Monreal SLk sustatu du, Bryaxis Arquitectos delakoak 2020ko uztailean idatzi proiektuaren arabera.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Udalaren iragarki-taulan eta www.tudela.es web-orrian.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2009524