191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

3. sektoreko URI 3 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abuztuaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat Azkoiengo Hirigintzako Udal Planeko 3. sektoreko URI 3 unitatea urbanizatzeko, Pérez Ricarte SLk sustatua.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluetan ezarritakoarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2009354