191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak emateko deialdia 2020rako, haur eta gazteen esparruaren aisian eta denbora librean prebentzioko eta sustapeneko komunitate-proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendua. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke. DDBN (Identif.): 520498.

1. Deialdiaren xedea:

Araubidea ezartzea, 2020. urtean irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei Gizarte Zerbitzuen arloko dirulaguntzak emateko, Iruñean haur eta nerabeekin sustapen eta prebentzioko komunitate-proiektuak egin ditzaten, gizarte eta heziketa izaerako aisialdi eta denbora libreko jarduerak komunitate-esparruan eginez.

2. Deialdiaren helburua:

Dirulaguntzen xede diren proiektuak eta jarduketak Iruñeko mugartean garatuko dira. Hona deialdi honen xedea: aurkezten diren entitate edo elkarteek lurralde bateko haur eta gazte guztiekin oinarrizko prebentzio-proiektuak garatzea, herritar guztiei zabaldutako aisialdi eta denbora libreko jarduerak eginez, gizarte- nahiz hezkuntza-ikuspegiarekin.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 18an.– Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorreko zinegotzia, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2009392