191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sektore orokor atxikian, Iruñeko Udal Planeko ARS-1 banaketa eremua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-JUL-20 (9/US).

«Ikusirik Igor Iriguibelek aurkeztutako dokumentua Abaigar Promoción y Construcción SLU ordezkatuz, aldaketa egiteko VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian (Iruñeko Udal Planeko ARS-1 banaketa eremua) bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2020ko ekainaren 23ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako kudeatzailearen albokoaren 2020ko ekainaren 25eko txostenarekin, erabakitzen da:

1. Hasiera batez onestea dokumentu hau: “Aldaketa VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Iruñeko Udal Planeko ARS-1 banaketa eremua”, Abaigar Promoción y Construcción SLUk sustatua. Horren xedea da ezartzea proiektuaren aprobetxamendua neurtzeko modu berri bat, aldatzea lerrokadura batzuk (atikoak eta lurgainak) eta beheko solairuen garaierak, eraikigarritasuna handitu gabe, eta aldatzea bizitegietarako lurzatien fitxak.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat iragarkia jartzea hemengo egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Igor Iriguibeli, Abaigar Promoción y Construcción SLU ordezkatzen baitu, eta Iruñerriko Mankomunitateari.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2009035