191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko uztailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 33.000,00 euroko aparteko kreditu baten espedientea, 2020ko gastuen aurrekontuko 1330.600000 (Finka bat eskuratzea, aparkalekurako) partida finantzatzeko. Partida hori gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, 33. artikuluaren arabera: “Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea” irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua, aurrekontu eta gastu publikoaren arloan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena, foru dekretu beraren 18. artikulura igortzen duena.

Oteitzan, 2020ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2009497