191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Larraungo bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoenez, betetzeko asmoa dago.

Kargurako hautatuak izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute udal idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, eta bertan espresuki adieraziko dute ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan gaitasunaz eta bateraezintasunaz adierazten diren baldintzak betetzen dituztela.

Mugiron (Larraun), 2020ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2009367