191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan hartuz 2020ko abuztuaren 15etik abuztuaren 23ra kanpoan izanen naizela, alkatetzaren funtzioak alkateordearen esku utzi behar ditut, Toki Korporazioen antolaketari, funtzionamenduari eta araubide juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

EBATZI DUT:

1.–2020ko abuztuaren 15tik abuztuaren 23ra Alkatetzaren funtzioak Igantziko Udaleko zinegotzia eta alkateordea den Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi jaunaren esku uztea.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Igantzin, 2020ko abuztuaren 14n.–Alkate udalburua, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2009520