191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

UE-4 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko abuztuaren 17ko 82/2020 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen UE-4 exekuzio unitatea garatzeko borondatezko birpartzelazio proiektua, Joseba Inchusta Irisarrik sustatua. J. Javier Asiain Ansorena, Javier Oses Pérez de Muniain eta Pablo Flores Domínguez arkitektoek idatzi dute, 2020ko maiatzean. Espediente zenbakia: 4/2020.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169., 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Borondatezko birpartzelazio proiektua Garinoaingo udaletxean kontsultatu daiteke, baita bertako egoitza elektronikoan ere: http://garinoain.sedelectronica.es.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, borondatezko birpartzelazio proiektua behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), proiektua hasiera batez onetsi zuen Alkatetzaren ebazpenak dioen bezala.

Garinoainen, 2020ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2009337