191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 185. lurzatian.
Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, Alkatetzak 2020ko abuztuaren 17an eman 172/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Doneztebeko 1. poligonoko 185. lurzatian, Laura Apezteguía González eta Iñigo Elizalde Lecumberri arkitektoek idatzi eta Francisco Ruiz Telletxeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Donezteben, 2020ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2009377