191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, Udalaren Musika Eskolako irakaskuntza zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko ekainaren 4an egindako ezohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren Musika Eskolako irakaskuntza zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren 7. artikulua aldatzea, 2020-2021 ikasturterako tarifak ezarriz.

Erabaki hori 2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an, bai eta Doneztebeko Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eman manuei jarraikiz.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu manua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka –administrazio-xedapena baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Donezteben, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkate Udalburua, Santiago Uterga Labiano.

UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IRAKASKUNTZA ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. Tarifa hauek aplikatuko dira:

Ikasturteko inskripzioa: 25 euro.

Musika eta mugimendua.

–2 h: 26,76 euro.

–1 h: 14 euro.

Lehenengo zikloa (1. eta 2. maila).

Musika Hizkuntza 2 h, Instrumentua 30’: 54,30 euro.

Musika Hizkuntza 1 h, Instrumentua 30’: 38,79 euro.

Bigarren zikloa (3. eta 4. maila).

Musika Hizkuntza 2 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 58, 50 euro.

Musika Hizkuntza 1 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 41,79 euro.

Hirugarren zikloa (5. maila).

Musika Hizkuntza 2 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, Instrumentu taldea 30’: 62,39 euro.

Musika Hizkuntza 1 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, Instrumentu taldea 30’: 44,57 euro.

Laugarren zikloa (6. maila).

Konbo 1 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, Instrumentu taldea 30’: 46,38 euro.

Abesbatza bakarrik: 3 euro.

Bigarren instrumentua 30’: 24,05 euro.

12 urtetik aintzinera!

Instrumentua (musika hizkuntzarik gabe) 45’: 36,07 euro.

2. instrumentua 45’: 36,07 euro.

Abesbatza 3’: 3 euro.

Konbo 45’: 36,07 euro.

Konbo + instrumentua 1 h 30’: 54.03 euro.

Helduen tailerra + instrumentua 1 h 15’: 40,77 euro.

1. Donezteben erroldatua ez dagoen ikasleak edota berari dagokion udaletxeak ekonomikoki inongo kolaborazio sistemarik ez duenak, %50eko gehikuntza izanen duen kuota ordainduko du.

2. Beherapenak: a) Familia ugariko kide 1 musika eskolan, %10eko beherapena ezarriko zaio hilabetero.

b) Familia ugariko 2 kide musika eskolan, %15eko beherapena ezarriko zaie hilabetero.

c) Familia ugariko 3 kide musika eskolan, %20eko beherapena ezarriko zaie hilabetero.

Iragarkiaren kodea: L2009190