191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herri-lurraren desafektazioa (66. poligonoko 377. lurzatiaren zati bat), ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak, 2020ko uztailaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen Baztango herri-lur bat desafektatzea (66. poligonoko 377. lurzatiaren zati bateko 3.038 m²), ondoren Miguel Galarregui Elizagoyenen jabetzakoa den Baztango 66. poligonoko 325. lurzatiarekin trukatzeko.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2020ko uztailaren 1ean.–Batzarreko burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2009534