191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6.ean xedatuari jarraikiz, bidezko da Udal honek hautatzea Armañantzasko bake epaile ordezkoa.

Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, behar den eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan.

Armañantzasen, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L2009013