191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Arau Subsidiarioetako aldaketa egituratzailea, 1. poligonoko 707. lurzatian. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2020ko abuztuaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Antzingo Arau Subsidiarioetako aldaketa egituratzailea, 1. poligonoko 707. lurzatiaren eremuan. Jamones Ancín SAk sustatu du aldaketa, eta Luis Turiel Díaz arkitektoak idatzi, espedientean behar bezala izapideturik dagoen testuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Antzinen, 2020ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2009340