191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

22/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren uztailaren 14ko 17/2020 Foru Aginduan hautemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdi bat onetsi zen, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egiteko 2020. urtean. DDBN identifikazioa: 515818.

2020ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 17koan, argitara eman zen Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren uztailaren 14ko 17/2020 Foru Agindua. Datuak babestearen arloko akats bat atzeman da V. eranskinean, ez baita aipatu interesdunak baduela aukera datuak kontsultatzeari aurka egiteko, indarreko arauekin bat. Horrenbestez, zuzentzen da, aukera hori sartuta.

Horrela, bada, hau zioen tokian:

“V. ERANSKINA

Baimena ematea

Izen-abizenak: ...................................... NANa/AIZ: ............................. Entitate honen legezko ordezkaria: ................................... Entitatearen IFZ: .............................

Baimena ematen diot Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dirulaguntzen ebazpena ematen denean eta exekuzio aldi osoan zehar egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

Tokia eta data

Sinadura ..............................”

Honako hau behar du:

Ez diot baimenik ematen Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dirulaguntzen ebazpena ematen denean eta exekuzio aldi osoan zehar egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

Administrazioak badu akatsak zuzentzeko ahala, halaxe xedatu baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109 artikuluan, non adierazten baita administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituztela beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak. Horrez gain, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak adierazten du eskumen hori dagokiola egintza edo xedapena eman duen organoari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren uztailaren 14ko 17/2020 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdi bat onesten da, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egin ditzaten 2020. urtean. DDBN identifikazioa: 515818. Hau zioen tokian:

“V. ERANSKINA

Baimena ematea

Izen-abizenak: ...................................... NANa/AIZ: ............................. Entitate honen legezko ordezkaria: ................................... Entitatearen IFZ: .............................

Baimena ematen diot Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dirulaguntzen ebazpena ematen denean eta exekuzio aldi osoan zehar egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

Tokia eta data

Sinadura ..............................”

Honako hau behar du:

“V. ERANSKINA

Baimena ematea

Izen-abizenak: ...................................... NANa/AIZ: ............................. Entitate honen legezko ordezkaria: ................................... Entitatearen IFZ: .............................

Baimena ematen diot Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dirulaguntzen ebazpena ematen denean eta exekuzio aldi osoan zehar egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

Ez diot baimenik ematen Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dirulaguntzen ebazpena ematen denean eta exekuzio aldi osoan zehar egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

Tokia eta data

Sinadura ..............................”

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 20an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2009541