190. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

5/2020 aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditua eta kreditu-gehigarria). Behin betiko onespena

2020ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an, aurrekontuko aldaketa –aparteko kredituaren eta kreditu-gehigarriaren bidezkoa– hasiera batez onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.000.000 euro.

Kreditu-gehigarria:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 700.000 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 1.700.000 euro.

Zizur Nagusian, 2020ko abuztuaren 12an.–Jarduneko alkatea, María Pilar García Castellano.

Iragarkiaren kodea: L2009179