190. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2020ko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, hasiera batez onetsi zituen hiru espediente entitate honen 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko.

Espedienteak interesdunen eskura daude, azter ditzaten eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2020ko abuztuaren 12an.–Jarduneko alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2009180