190. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

671E/2020 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts batzuk esleitzen dituena, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea eginda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 5eko 1661E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako barrutiko fakultatibo espezialisten140 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Ebazpen hori, gero, organo deitzaile beraren urtarrilaren 30eko 67E/2019 Ebazpenaren bidez aldatu zen, eta deialdian sartutako lanpostu hutsak 168 izatera pasatu ziren. Ebazpen horiek 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, eta 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ekoan, argitaratu ziren, hurrenez hurren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 13an emandako 340E/2019 Ebazpenaren bidez, onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts hauek esleitzea izangai hauei:

–O-NOZko lekualdatzea:

Julio Duart Clementeri, 63107 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Pablo Díaz de Radari, 62937 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Daniel Sánchez-Guardamino Saenzi, 64051 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Raquel Romero Campuzanori, 60579 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Myriam Brun Sánchezi, 66457 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Noelia Goñi Irujori, 60394 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Miguel Menéndez Garcíari, 68223 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Ignacio Sancho Gonzálezi, 63543 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Mike Ercilla Oyarzabali, 61072 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2020ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 31n.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Javier Apezteguia Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2008598