190. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

222E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts batzuk esleitzen dituena, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea eginda.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 27ko 1052E/2018 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 15 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Foru agindu hori 2019ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 11n emandako 338E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 15 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz.

Eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak esleitzea jarraian aipatzen diren izangaiei, lekualdatze lehiaketa eginda:

O-NOZko lekualdatzea:

Ainhoa Ovelar Ferrerori, 62709 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

María Cristina Jiménez Veintemillari, 70651 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Andrea Burguete Morionesi, 64057 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Inmaculada Rubio Marcori, 60546 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Maite Millor Muruzabali, 62019 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Jokin Zabalza Unzueri, 70650 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Álvaro Gargallo Vaamonderi, 63665 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

Marta Tirapu Tapizi, 70649 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2020ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 126.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

5. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 31n.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2008745