19. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Akats zuzenketa, oposizio-lehiaketa bidez administrari ofizialen lan-poltsa eratzeko deialdian

Baztango Udaleko alkate udalburuak, Joseba Otondo Bikondoak, 16/2020 zenbakidun ebazpena eman du, 2020ko urtarrilaren 23an:

2020ko urtarrilaren 21ean, 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki bat argitaratu zen administrari-ofizialen lan poltsa bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez. Akats bat antzeman da kalifikazio-epaimahaia osatzen duten bi kideren inguruko informazioa jasotzean, zehazki 1. mahaikidearen eta haren ordezkoaren ikastetxearen izena zehaztean. Hori dela eta,

EBATZI DUT:

1.–Zuzenketa egitea.

Honela dioen tokian:

“1. mahaikidea: Ana Celayeta Elizondo, IES Lekaroz-Elizondoko Irakaslea.

Ordezko epaimahaikidea: Miren Mikelajauregi Inziarte, IES Lekaroz-Elizondoko Irakaslea.”

Honakoa esan nahi da:

“1. mahaikidea: Ana Celayeta Elizondo, CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPko irakaslea.

Ordezko epaimahaikidea: Miren Mikelajauregi Inziarte, CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPko irakaslea.”

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2020ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2001126