187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1144/2020 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Luisa Arcos Vieira andrea unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2020ko maiatzaren 5ean emandako 614/2020 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5194 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2020ko uztailaren 21ean egindako proposamena, María Luisa Arcos Vieira andrea Zuzenbide Saileko “Zuzenbide Zibila” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Luisa Arcos Vieira andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Zuzenbide Zibila” jakintza-arlokoa da, 5194 zenbakia du, eta Zuzenbide Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 31n.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2008900