187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1095/2020 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Lucía Martínez Virto andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2020ko otsailaren 24an emandako 401/2020 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 2307 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2020ko uztailaren 16an egindako proposamena, Lucía Martínez Virto andrea Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko “Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzearen aldekoa, eta deialdian ezarritako epea igarota ez denez erreklamaziorik aurkeztu lanpostua betetzeko proposamenaren aurka.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Lucía Martínez Virto andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak” jakintza-arlokoa da, 2307 zenbakia du, eta Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du.

Ebazpen honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 31n.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2008902