187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

4b eranskina 2020/01 Francisco San Martin SL. Harrobia ustiatu eta lehengoratzeko proiektua: Erendazu alderdia. 31. poligonoa, 1 eta 2. lurzatiak.

Deierrin, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2009223