187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, aditzera ematen da ezen ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren bulegoetan, hamabost egun baliodunean , iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Orange España-France Telecom. Jarduera: telefonia mugikorreko oinarrizko estazioa (legeztatzea). Kokalekua: Elkanoko 157. lurzatia.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko abuztuaren 13an.–Jarduneko alkatea, María Inmaculada Múgica Ustárroz.

Iragarkiaren kodea: L2009241