187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetzaren ordezkapena, kanpoan egoteagatik

Ikusita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua.

Kontuan izanda alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatzen duenean, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren ordenean.

Alkatea 2020ko abuztuaren 9tik 16ra (biak barne) herritik kanpo egongo dela kontuan izanda.

Guzti hori dela-eta, Alkatetza honek ebatzi du:

1.–2020ko abuztuaren 9tik 16ra, biak barne, Iker Gorriti Borreguero lehenengo alkateordeak nire eginkizun guztietan ordezka nazala agintzea.

2.–Erabakia interesdunari jakinaraztea, jakin dezan eta dagozkion ondorioak sor ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Udalbatzaren lehenengo osoko bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Uharte Arakilen, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2008949