187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OITZ

Herri-lurretako usategi postuen enkante publikoa

Oizko Udalak plegu itxien bidezko enkante publikoan eta 4 urterako atera du ondoko usategi postu eta fronteen aprobetxamendua:

–Bojeral-Ezpeldegia alderdian, 4 postu. Prezioa: 3.200,00euro (BEZa kanpo).

Interesa dutenek beren eskaintzak aurkeztu beharko dituzte Oizko Udaletxean, 2020ko irailaren 10eko 14:00ak baino lehen.

Interesdunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, gutun-azal bakar itxian: proposamen eredu betea, NANaren fotokopia eta, behin-behineko fidantza gisa, prezioaren %10 utzi izanaren frogagiria.

Enkante honen baldintza-agiria jendearen eskura egonen da Nafarroako kontratuen atarian eta Udal Idazkaritzan, asteartetan eta ortzegunetan, 12:00etatik 15:00ak arte. Telefonoa: 948 45 15 66, eta posta elektronikoa: udala@oitz.eus.

Oitzen, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernandez.

Iragarkiaren kodea: L2009243