187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

Oihan lotearen enkante publikoa

Oizko Udalak gutun-azal itxien bidezko enkantea iragartzen du, jarraian aipatzen den haritz amerikarraren oihan lotea saltzeko:

Lote bakarra.

–Quercus rubra (Haritz amerikarra).

–Alderdia: Errekaitz, Amezti.

–Azalera: 579,62 m³.

–Hasierako prezioa: 26.305,00 euro, gehi BEZa.

Enkantean parte hartu nahi duenak proposamena aurkeztu behar du 2020ko irailaren 10eko eguerdiko 14:00ak baino lehen, Oizko erregistro orokorrean.

Baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agiria interesdunen eskura dago Nafarroako kontratuen atarian.

Oizen, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernadez.

Iragarkiaren kodea: L2009239