187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

330/2020 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lan Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Ataleko burua.

b) Ekonomia Sozialaren Ataleko burua.

2. Industria Sustatzeko Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) 4.0 Industria Sustatzeko Ataleko burua.

b) Industria Lurzoruaren Ataleko burua.

3. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Nazioartekotzeko Laguntzen Ataleko burua.

b) Europako Programen Ataleko burua.

4. Lehiakortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Ekintzailetzaren Ataleko burua.

b) Lehiakortasunaren Ataleko burua.

5. Indarrik gabe uztea Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak urriaren 29an emandako 301/2015 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2008805