187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Miranda Argako Udaleko alkate udalburuak 92/2020 Ebazpena eman zuen 2020ko abuztuaren 10ean. Hona hemen testu osoa:

“Abuztuaren 23tik 28ra bitarte, biak barne, herritik kanpo izanen naizenez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezteko.

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoarekin, eta eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, honen bidez dekretatzen dut:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak Guillermo Elcano Alfaro lehen alkateordearen esku uztea, 2020ko abuztuaren 23tik 28ra bitarte ari dadin, legeak ezartzen dituen mugak kontuan hartuz, betiere.

2. Bigarrena.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, izendatutako zinegotziari jakinaraztea eta argitara dadila agintzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta Dekretu hau sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra”. Aditzera ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Miranda Argan, 2020ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2008992