187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2020ko aurrekontuaren 1. aldaketaren onespena

Larraungo Udalak, 2020ko ekainaren 19an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen 2020ko aurrekontuaren 1. aldaketa. Hona hemen hartutako erabakia:

“Erabakia:

Onartzea 2020ko aurrekontuaren 1/2020 aurrekontu aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 38. artikuluaren arabera. Aurrekontu aldaketa berehala betearaztekoa izanen da.

“38. artikulua.

Toki-erakundeek ezohiko kredituak edo kreditu-gehigarriak ematea xede duten erabakiak, zorigaitz publikoaren edo antzekoen kasuan, berehala betearaztekoak izanen dira, horien aurka sustatzen diren erreklamazioei kalterik egin gabe. Erreklamazio horiek aurkeztu eta hurrengo zortzi egunen barruan gauzatu beharko dira, eta ezetsitzat joko dira baldin eta errekurtsogileari epe horren barnean ebazpena jakinarazten ez bazaio.”

Iragarkia jendaurrean 15 egunez ikusgai jartzea iragarki-taulan, eta ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio edo alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 38. artikuluarekin bat, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.3 artikuluaren arabera.

Hauxe da onartutako aurrekontu-aldaketa:

2020KO AURREKONTUAREN 1/2020 ALDAKETA

Ez-ohiko kreditua

GASTUAK:

4300 4890001 kontu-saila. Larraungo bonu kanpaina. COVID-19aren osasun krisia. Zenbatekoa: 12.000 euro.

SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 12.000 euro.”

Mugiron (Larraun), 2020ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2008924