187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua, aditzera ematen da Corellako Udalaren webguneko egoitza elektronikoan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den dokumentu teknikoa, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Jarduera: hondakin plastikoak birrintzea (jarduera sailkatuaren proiektua, hondakinen kudeaketari buruzko azterlana, segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana).

Sustatzailea: Plásticos Reciclados de Navarra SL.

Tokia: Corella, Ombatillo industrialdea, F kalea, 8 (7. poligonoa, 1335. lurzatia).

Corellan, 2020ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2008919