187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko eta komunikazio inklusiboa sustatzeko udal ordenantza. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko abuztuaren 6an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko eta komunikazio inklusiboa sustatzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oltza Zendean, 2020ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2009194