187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Kirol jarduerak garatzeko 2020ko dirulaguntzak.
Deialdiaren laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 520185.

Baztango Udalaren Gobernu Batzarrak 2020ko abuztuaren 13an egin bilkuran onetsi zuen deialdia.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Baztanen egoitza soziala duten kirol-klubek hartzen ahal dituzte oinarri hauen xede diren dirulaguntzak.

Bigarrena.–Xedea.

Oinarri hauen helburua da Baztanen egoitza soziala duten kirol-klubei dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, norgehiagokako araubidean, ohiko kirol-jarduerak gara ditzaten.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus/wp-content/uploads/sites/56/2020/08/deialdia_argitaratua.pdf

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak egiteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturalekoa izango da, hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da. Eskabideak ezarritako epez kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Baztanen, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2009275