187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 296/2020 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, deialdiak onetsi ziren gidari lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko. Zerrendetako bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko zen, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Gidari lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda –bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratazioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura– hautaproben bidez osatzeko prozeduran, Óscar Martín Yoldi Hualde jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdia onesten duen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 296/2020 Ebazpenaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2009330