185. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

108/2020 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, amaiera ematen diona merezimendu lehiaketa bati, hain zuzen ere Irakasleari Laguntzeko Zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko deitutakoari.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 6ko 10/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen merezimendu lehiaketarako deialdi bat, Irakasleari Laguntzeko Zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko helburua zuena. Ebazpen hori 2020ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20koan.

Deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 2an emandako 67/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ere ekainaren 11n emandako 81/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, langileen batzordeko ordezkariak eta 2. epaimahairako aholkulari aditu bat izendatu ziren eta onartuei dei egin zitzaien epaimahaien aurreko aurkezpen ekitaldira joateko; ekitaldi horren bidez, hautaprobak abiatu ziren.

Prozeduraren fase guztiak bukatuta, 2020ko ekainaren 25ean epaimahaiek behin-behineko kalifikazioen akta argitaratu zuten, eta interesdunei bi egun balioduneko epea eman zitzaien erreklamazioak aurkezteko.

Azkenik, aipatu epea iraganik eta aurkeztutako erreklamazioetako bakar bat ere onartu ez denez, 2020ko uztailaren 29an epaimahaiek behin betiko kalifikazioen akta argitaratu zuten eta deialdiko lanpostu bakoitzerako kalifikaziorik onena zuten izangaien aldeko izendapen proposamena egin zioten Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari.

Aipatu proposamena ikusirik, bidezko da prozedura ebaztea, deialdiko lanpostu bakoitzerako kalifikaziorik onena lortu duten izangaiei destino bat zerbitzu eginkizunetan esleituz eta bete ez diren lanpostuak hutsik gelditu direla deklaratuz.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdiari, honako zerbitzu eginkizun hauek baimenduz:

–Eva Agós Esparza andreari 30477 zenbakiko lanpostua, aholkularia, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Juan Rey Bacaicoa jaunari 31396 zenbakiko lanpostua, aholkularia, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–José Manuel Razquin Tellería jaunari 33812 zenbakiko lanpostua, zuzendaria, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Asunción Eslava Vidondo andreari 33512 zenbakiko lanpostua, aholkularia, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Eduardo García Jiménez jaunari 33322 zenbakiko lanpostua, zuzendaria, destinoa Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–José Javier Irigoyen Perurena jaunari 30409 zenbakiko lanpostua, aholkularia, destinoa Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Víctor Buñuel Sainz jaunari 30460 zenbakiko lanpostua, aholkularia, destinoa Tafallako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Francisco Gamboa Zabalo jaunari 32504 zenbakiko lanpostua, aholkularia, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Fernando Pagola García jaunari 31147 zenbakiko lanpostua, aholkularia, destinoa Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Fernando Pascual Morales jaunari 32301 zenbakiko lanpostua, aholkularia, destinoa Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

2. Lanpostu hauek hutsik daudela deklaratzea: 31950 zenbakiko lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena, eta 30669 zenbakiko lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

3. Ebazpen honetan baimendutako zerbitzu eginkizunak 2020ko irailaren 1ean hasiko dira.

4. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta www.educacion.navarra.es web-orrian argitaratzea 2020ko uztailaren 29ko datarekin, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinaraztea zerbitzu eginkizunak jaso dituztenei, eta adieraztea ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari zuzendua, Nafarroako Gobernuko web orrian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2020ko uztailaren 29an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2008606