182. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

267/2020 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 471/2010 Ebazpena, Tuterako “Fernando Remacha” Udalaren Musika Kontserbatorioa ireki eta jarduteko baimena ematen duena.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 471/2010 Ebazpenak Tuterako Udalaren “Fernando Remacha” Musika Kontserbatorioa ireki eta jarduteko baimena ematen du.

Tuterako Udalak eskatu du ikastetxe horretako ikaspostuen kopurua handitzea, ikusirik gero eta izangai gehiago direla nahitaezko sarbide probak gainditu arren ikasposturik lortzen ez dutenak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 471/2010 Ebazpenean, Tuterako “Fernando Remacha” Udalaren Musika Kontserbatorioa ireki eta jarduteko baimena ematen duen horretan, 1. puntuan baimentzen den ikaspostu kopurua handitzea, gehienez ere 68 izan daitezen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Tuterako Udaleko alkate udalburuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera.

4. Ebazpen honen kontra, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2007924