182. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

17/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 14koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdi bat onesten duena kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egin ditzaten 2020. urtean. DDBN identifikazioa: 515818.

Azken bi hamarkadetan, migrazioaren eraginez nafar hiritargo berria sortu da, non era askotako etniak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak eta sinesmenak dauden. Aniztasun hori aberastasun iturri izan daiteke, baldin eta elkar ezagutu, onartu eta errespetatzeko bideak sustatzen badira.

Nafarroako Gobernuak sustatu gogo du, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren bidez, Nafarroako elkarteek parte har dezatela, ahalik eta gehien, Nafarroa osatzen duten kultura ugarien arteko bizikidetzarako esparruak sortzeko ekimenak sustatzen eta garatzen, baita migratzaileek esparru sozial, kultural eta politikoan izaten duten parte-hartzea hobetzeko ekintzak sustatzen eta garatzen ere.

Asoziazionismoa herritarren parte hartzerako tresna bat da, eta, etorkinen kasuan, harrerako gizartean integratzeko prozesuaren bultzatzailea ere bada, batez ere migrazio etaparen lehenengo faseetan. Horregatik beharrezkoa da arlo hori sustatu eta laguntzeko neurriak hartzea.

Deialdi honen xedea da migratzaileen elkarteei laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea, laguntza horien bidez kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egin ditzaten 2020. urtean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdi bat onestea, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egin ditzaten 2020. urtean. Oinarri arautzaileak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

2. 100.000 euroko gastua baimentzea 2020ko Gastuen Aurrekontuko “Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak bizikidetza jarduerak egiteko” izeneko F10002-F1200-4819-231902 partidaren kargura.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 14an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

I. ERANSKINA

Migratzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, dirulaguntza horien bidez kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egin ditzaten 2020. urtean

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak dirulaguntzak emateko deialdi hau iragartzen du, helburu duena migratzaileen elkarteek kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko asmoz 2020. urtean egiten dituzten jarduerak finantzatzea. Jarduera horien helburua izanen da kulturen arteko bizikidetza eremuak sortzea eta migratzaileek esparru sozial, kultural eta politikoan duten parte-hartzea hobetzeko ekintzak bultzatzea.

2. Diruz laguntzen diren jarduerak bizikidetza eta migratzaileen parte-hartzea hobetzera bideratuko dira, arreta berezia jarriz talde kalteberengan, hala nola emakumeak, haurrak eta nerabeak.

3. Deialdi honetatik kanpo uzten dira, espresuki, eraikuntza edota birgaitze obren proiektuak.

4. Egiten diren aisialdiko kultura ekintzek kulturen arteko bizikidetzaren edota parte-hartzea hobetzeko asmoaren ikuspegia izan behar dute.

Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Helburu horretarako 100.000 euro bideratuko dira, 2020ko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: F10002-F1200-4819-231902 partida, “Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak bizikidetza sustatzeko jardueretarako” izena duena.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi asmorik ez edukitzea.

c) Deialdi honen 1. oinarrian ezarritakoarekin zuzeneko harremana duten xedeak, helburuak eta/edo jarduketa-eremuak dituzten elkarteak eta horien federazioak.

d) Egoitza soziala Nafarroan izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremuak autonomia erkidego hau gainditzen badu, egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea Nafarroan.

e) Elkarteko kide guztien % 60 edo gehiago atzerritarrak izatea jatorriz.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

g) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain sexuan, generoan, arrazan edo sinesmenetan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

Laugarrena.–Jarduerek bete beharrekoak.

Dirulaguntza jasotzeko, jarduerek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Deialdi honen lehenengo oinarrian adierazitako helburu eta xedeetarako egokia izatea.

b) 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1 arte gauzatzea.

c) Nafarroako Foru Komunitatean egitea.

d) Sexuan, generoan, arrazan edo sinesmenetan oinarritutako diskriminazio irizpideak aplikatzen dituzten jarduera edo jarduketak ez dira diruz lagungarriak izanen. Gainera, diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatu behar du.

e) Eskaera bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 4.990 eurokoa da.

f) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, dirulaguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren % 10etik gorakoak izan.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduerak egiteko jasotzen diren beste batzuekin.

2. Ematen diren dirulaguntza guztiek ez dute sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. 2020ko abenduaren 1era arte egindako eta ordaindutako ondasun-emateen edo zerbitzu prestazioen gastuak izanen dira.

3. Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza:

3.a) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:

3.a.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, elkartearen jarduera guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera horretarako bakar-bakarrik erabiltzen den lokal batean egin beharko da.

3.a.2) Bakar-bakarrik jarduera egiteko behar diren materialak eta hornidurak.

3.a.3.) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak.

3.a.4) Bidaiak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

3.a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

3.a.6) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

3.b) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik dirulaguntzari % 10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen % 100 Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

Ez dira inola ere diruz lagungarriak izanen protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, etab.), ez eta inbertsio inbentariaezinak eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak dirulaguntza eskaera bakar bat aurkezten ahalko du.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak aurkezteko modua:

3.1. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez: http://www.navarra.es/home_es/

3.2. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.

3.3. Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan. Hala aurkeztuz gero, aurkezpen horren berri eman beharko zaio unitate kudeatzaileari, mezu elektroniko bat bidaliz migraciones.convivencia@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

3.4. Posta bulegoen bitartez. Halakoetan, posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Elkarte eskatzaileek migraciones.convivencia@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute bidali dutela eskaera.

4. Eskaera adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskabide orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera:

a) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, entitatea, haren administratzaileak eta ordezkariak dirulaguntzen onuradun izateko debekurik urratzen ez dutela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusita daude. (III. eranskina).

a.5) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena entitatea ez dela betetzen ari, edo, hala badagokio, ez daukala betetzeke zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik sexuan, generoan, arrazan edo sinesmenetan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik. (IV. eranskina).

a.6) Baimena ematea Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari egiazta dezan elkarteak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Bestela, behar diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. (V. eranskina).

a.7) Erantzukizunpeko adierazpena, elkartearen ordezkariak egina, adierazten duena kideen % 60 gutxienez atzerritarrak direla jatorriz. (VI. eranskina).

a.8) Erakunde eskatzailearen adierazpena, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo lotuta egoteari buruzkoa.

a.9) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren nortasun agiria.

a.10) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.11) Hala behar izanez gero, eta 15. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena.

Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a.1), a.2) eta a.3) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztea. Kasu horretan, entitate eskatzaileak idatziz adierazi beharko du noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen. Aipatu agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariak aitorpen bat aurkezten ahalko du, inguruabar hori azaltzeko.

b) Balorazioa egiteko dokumentazioa:

b.1) Eskabide eredua inprimaki ofizialean, euskarri informatikoan aurkeztua. Eredua interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (www.navarra.es/Ayudas y Becas) eta helbide elektroniko honetan: migraciones.convivencia@navarra.es.

b.2) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia eskaeraren eranskintzat hartuko da.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin.

2. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak tramitatuko ditu eskaerak, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak izendatu baitu instrukzio organo eta organo kudeatzaile gisa. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, entitate eskatzaileari errekerituko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz.

Gainerako kasuetan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagokion guztian, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduerek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 30, gutxienez, II. eranskineko ‘B” atalean.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren % 100 adinakoa izanen da.

4. Jarduera batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

Hamaikagarrena.–Birformulazioa.

Baldin dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran ageri dena baino, instrukzio organoak eskatzen ahal du eskaera berregiteko, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Berregindako aurrekontuan, dirulaguntzaz gaineko kofinantzaketa-portzentajea, betiere, eskaeran adierazitako bera edo handiagoa izanen da.

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa eginda, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan, dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, baita ezesten diren gainerako eskaerak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da www.navarra.es/AyudasyBecas).

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, hau da, ordainketa aurreratu bakar batean ebazpenarekin batera, elkarte edo entitate onuradunek aski baliabiderik ez dutenean diruz lagundutako jarduera aldi batez finantzatzeko, eta, betiere, hori behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, banku kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Dirulaguntza aurreratuta ordaintzea zilegi ez den kasuetan, jarduera egin eta gastuak ordaindu izanaren justifikazioa onartu ondoren ordainduko da dirulaguntza.

Hamabosgarrena.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

1. Elkarte onuradunek, eskabidearekin batera, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen katalogoan eskura daiteke (www.navarra.es/AyudasyBecas), baita helbide elektroniko honetan ere:

migraciones.convivencia@navarra.es

2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio-kontuaren itxura izanen du, jarduera bukatutakoan prestatuko da, eredu ofizialaren arabera, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

2.1) Jarduerak gauzatzeari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren araberakoa.

2.2) Dirulaguntzaren bidez finantzatutako langileen lan-kontratuak, digitalizatuak (telematikoki edo USBan aurkeztuak).

2.3) Gastuen frogagiri gisa, faktura moduko dokumentuak onartuko dira bakarrik, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoa bete beharko dutenak, horren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua. Gastuen frogagiri gisa, nominak eta gizarte aseguruetako erreziboak ere onartzen ahalko dira.

Ordainketen frogagiri gisa, diruz lagundutako jarduketak ordaindu izana justifikatzen duten banku agiriak bakarrik onartuko dira (eskudiruzko ordainketak ez dira onartuko).

2.4) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola. Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.

4. Azken txostena, beranduenez, 2020ko abenduaren 2an aurkeztuko da, eta txosten partzialak urriaren 31 baino lehen. Bi egun horiek barne.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren % 50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, betiere entitate horiek egin ditzaketen prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Jarduera jakin baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horrek, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea hartzen du bere baitan, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaile hauetan aipatzen diren azken frogagiriak aurkeztea.

c) Diruz lagundutako entitateek dirulaguntzaren jatorria jakitera eman beharko dute, bai diruz lagundutako jardueren zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen erakundearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza kudeatu duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Erakundearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

g) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

h) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

i) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

j) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

k) Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren % 10eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien % 20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 4.990 euro.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta organo kudeatzaileari bidaliko zaio. (VII. eranskina).

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori urratuz gero, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta zerbait aurreratu bada, aurreratu diren kopuruak itzuli beharko dira.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Txostenak epetik kanpo aurkezten direnean, zenbat egun iragan diren.

3. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari. Itzulketa eskatzeko prozedura 12 hilabeteko epean ebatziko da, hasten denetik kontatuta.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan jasotakoaz gain, lege hauetako xedapenak aplikatuko dira: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea.

II. ERANSKINA

Balorazio irizpideak (100 puntu gehienez)

A.–Bidezkotasun instituzionala

15 puntu gehienez

a.1.–Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera. (0,25 puntu jarduera-urte bakoitzeko)

2 puntu gehienez

a.2.

Generoa

4,00 puntu gehienez

Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen kopurua

–% 50 baino handiagoa

–% 20tik % 50era artekoa

–% 20 baino txikiagoa

1,50 puntu

0,50 puntu

0,25 puntu

Emakume boluntarioen kopurua (gizarte entitateak)

–% 50 baino handiagoa

–% 20tik % 50era artekoa

–% 20 baino txikiagoa

1,50 puntu

0,50 puntu

0,25 puntu

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plana izatea

1,00 puntu

a.3.

Gaitasun finantzarioa

4,00 puntu gehienez

Hainbat finantzaketa iturri izatea:

–5 finantzatzaile baino gehiago (Nafarroako Gobernua barne)

–2 finantzatzailetik 5era arte (Nafarroako Gobernua barne)

2,00 puntu

1,00 puntu

Aurreko urteko emaitza ekonomikoak

–Superabita edo oreka

–Defizita

2,00 puntu

1,00 puntu

a.4.

Eskarmentua migratzaileekin lan egiten eta kulturen arteko bizikidetzaren arloan

5,00 puntu gehienez

Azkeneko 4 urteotan migratzaileei harrera egiteko edo laguntza emateko egindako jardueren/proiektuen kopurua

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

2,50 puntu gehienez

Azkeneko 4 urteotan kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazakeriaren aurkako borrokaren arloan egindako jardueren/proiektuen kopurua

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

2,50 puntu gehienez

B.–Eskaeraren koherentziaren azterketa

50 puntu gehienez

b.1.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua

5,00 puntu gehienez

Herri bat edo gehiago, Iruñea eta Iruñerria kenduta

5,00 puntu

Herri bat edo gehiago Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta Iruñerrian

1,00 puntu

b.2.

Helburuak

10,00 puntu gehienez

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

10,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

5,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.3.

Jardueren deskribapena

15,00 puntu gehienez

Zehatz deskribatuta

15,00 puntu

Ez daude zehatz deskribatuta

7,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.4.

Jardueren egutegia

10,00 puntu gehienez

Zehatz deskribatuta

10,00 puntu

Ez dago zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.5.

Jardueren zabalkundearen kalitatea

5,00 puntu gehienez

Hainbat euskarri erabiltzen ditu, eta planifikazio bat dago

5,00 puntu

Hainbat euskarri erabiltzen ditu, baina ez dago planifikaziorik

2,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.6.

Jarduerak egitean hartutako zeharkako neurrien intentsitatea (genero-ikuspegia, aukera berdintasuna, ingurumen neurriak, hizkuntzen erabilera)

5,00 puntu gehienez

Gutxienez zeharkako hiru neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

5,00 puntu

Gutxienez zeharkako bi neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

2,50 puntu

Genero ikuspegia zeharka txertatzen du

2,00 puntu

C.–Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio prozesua eta jarraipena)

10 puntu gehienez

c.1.

Adierazleak:

3,00 puntu gehienez

Adierazle kuantitatibo eta kualitatibo egokiak daude

3,00 puntu

Adierazle bakarrik kuantitatibo edo bakarrik kualitatibo egokiak daude

1,50 puntu

Ez dago adierazlerik, edo ez dira egokiak

0,00 puntu

c.2.

Egiaztapen iturriak:

3,00 puntu gehienez

Aski eta egokiak

3,00 puntu

Ez aski, baina egokiak

1,50 puntu

Desegokiak

0,00 puntu

c.3

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea:

4,00 puntu gehienez

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

D.–Giza baliabideen, baliabide teknikoen eta ekonomikoen azterketa

8 puntu gehienez

d.1

Giza baliabideen egokitasuna: Profil teknikoen eta funtzioen definizioa

2,00 puntu gehienez

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

d.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa:

2,00 puntu gehienez

Badira funtzio argiak esleituak dituzten boluntarioak

2,00 puntu

Badira funtzio argiak esleituak ez dituzten boluntarioak

1,00 puntu

Ez dago boluntariorik

0,00 puntu

d.3.

Aurrekontuaren xehakatze egokia:

3,00 puntu gehienez

Aurrekontu xehatua partida bakoitzean

3,00 puntu

Aurrekontua, oro har, partiden arabera xehatua

1,50 puntu

Aurrekontu gaizki xehatua

0,00 puntu

d.4.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera:

1,00 puntu gehienez

NGtik kanpoko ekarpena > % 10

1,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena % 10 arte

0,50 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

E.–Aurkeztutako proiektua jarduketa eremuko beste entitate eta baliabide publiko batzuen osagarri dela eta horiekin koordinatuta dagoela erakusten duen azterketa.

10 puntu gehienez

Aldizkako koordinazioa eta sareko lana beste entitate eta baliabide publiko batzuekin

10,00 puntu

Noiz behinkako koordinazioa beste entitate eta baliabide publiko batzuekin

5,00 puntu

Ez dago koordinaziorik

0,00 puntu

F.–Pertsonek jardueretan duten parte-hartzearen azterketa

7 puntu gehienez

f.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa:

3,00 puntu gehienez

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

f.2.

Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura:

2,00 puntu gehienez

Baliabide publikoen bidez bakarrik

2,00 puntu

Baliabide publikoen bidez gehienbat

1,00 puntu

Gehienbat gizarte entitateen bidez edo beste organismo pribatu batzuen bidez

0,50 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

f.3.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak):

1,00 puntu gehienez

Baditu

1,00 puntu

Ez ditu

0,00 puntu

f.4.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoak, batez beste

1,00 puntu gehienez

% 50 eta hortik gora

1,00 puntu

% 50etik behera

0,50 puntu

INPRIMAKIEN EREDUAK

III. eranskina.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gaineko adierazpena.

IV. eranskina.–Zehapen edo kondena-epai bat betetzen ez egotearen gaineko erantzukizunpeko adierazpena.

V. eranskina.–Zerga-betebeharren ordainketan egunean dagoela egiaztatzeko baimena ematea.

VI. eranskina.–Elkarteko kideen jatorriari buruzko adierazpena.

VII. eranskina.–Gardentasun betebeharra.

Iragarkiaren kodea: F2007594