182. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-459

Nafarroako Toki Azpiegiturak, SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA).

Xedea: Valtierrako eta Arguedasko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Las Limas erreka-zuloa (Ebro ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Arguedas (Nafarroa).

Isurketaren bolumena, gehienez ere, 1.100.000 m³-koa izanen da urtean, eta honela tratatuko da: bahetzea, neutralizatu eta homogeneizatzeko biltegia, lehen mailako dekantagailua, iragazki biologiko plastikoa, bigarren mailako dekantagailua eta fintzeko hiru putzu amaieran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2007881