2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA
2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nafarroako Errege Bardearen Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko uztailaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa. Espedientea Komunitatearen egoitzan dago ikusgai, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, 15 egun balioduneko epean, argitalpen honetatik hasita.
Tuteran, 2020ko abuztuaren 5ean.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2008814