182. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako unibertsitate tituludun (laneko arriskuen prebentzioa) izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako unibertsitate tituludun (laneko arriskuen prebentzioa) izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, oposizioko epaimahaiak Raquel Cemboráin Iriarte, Irene María Irisarri eta Alfonso Baigorri Gurrea jaun-andreak izendatzeko proposamena aurkeztu du, denak txanda irekikoak. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 128/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2019ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urtarrilaren 31koan.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2020ko uztailaren 27an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2008278