182. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira 2020ko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda, 2019ko abenduaren 31koa, arau hauek xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluek. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren31n.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

1.–Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

a) Lanpostua: idazkaria. (1).

  • Ordainsariaren maila: A.
  • Lanpostuko osagarria: % 43,72 eta familia laguntza.
  • Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-kontratua.

b) Lanpostua: administrari laguntzailea. (1).

  • Ordainsariaren maila: D.
  • Lanpostuko osagarria: % 15.
  • Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
  • Barne igoeran betetzekoa, C mailako lanpostu huts baten sorrera.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

a) Lanpostua: administrari laguntzailea (zenbait zerbitzu). (1).

  • Ordainsariaren maila: D.
  • Sarbidea: oposizioa.

b) Lanpostua: aisiarako natur-eremuko arduraduna. (2).

  • Ordainsariaren maila: D.
  • Sarbidea: oposizioa.

c) Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa. (5).

  • Ordainsariaren maila: D.
  • Sarbidea: oposizioa.

d) Lanpostua: artxibozaina (1).

  • Ordainsariaren maila: B.
  • Sarbidea: oposizioa.

2.–Funtzionarioen izenen zerrenda, 2019ko abenduaren 31koa

a) Administrari laguntzailea: María del Carmen Andueza Murguialday.

  • Egoera: Jardunean. Maila: D. Gradua: 4.
  • Noiz sartua: 1992-04-01.

Ameskoabarrenean, 2020ko otsailaren 22an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2008054