182. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Oposizio-lehiaketa, barne igoera murriztuan betetzeko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa. Izendapena

Gaurko egunean Alkatetzaren 53/2020 Dekretua eman da. Hona hemen haren edukia:

Alkatetzaren 8/2020 Dekretuaren bidez onetsi ziren deialdiaren baldintzak eta oinarriak, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe Lodosako Udaleko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, eta dekretu hori 2020ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28an.

Egindako proben kalifikazio epaimahaiak, 2020ko uztailaren 24an, izendapen proposamena egin zuen gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangai bakarraren alde, Lodosako Udaleko B mailako erdi mailako teknikari izendatzeko: Raquel Martínez Jiménez. Izendapen proposamen hori 2020ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4an, asteartearekin.

Izendapen proposamen horretako izangaiak aurkeztu ditu deialdiaren bederatzigarren oinarrian eskaturiko agiriak, horretarako emandako epearen barnean.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziekin bat.

DEKRETATZEN DUT:

1. Raquel Martínez Jiménez Lodosako Udaleko funtzionario publiko izendatzea, B mailako erdi mailako teknikari izateko. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babespean, haren aurreko egoera behar bezala aldatuta, aintzat hartuz bai deialdiaren oinarriak, bai honako xedapen hauek: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, testu bategina onetsi zuena) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua).

2. Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, hilabeteko epean hartu beharko baitu lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik zenbatzen hasita; horretarako, zin egin edo hitzeman beharko du Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta zintzo beteko dituela bere eginbeharrak. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean, eta beronen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu, ez gora jotzeko errekurtsorik, ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso-mota hori bera.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, 2020ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2008940