180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 1ean hartua, Arribe-Atalluko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

Irailaren 23ko 235/2019 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 27ko 35/2019 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; beste deialdi horretan ere Arribe-Atalluko Kontzejuko Batzarra osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Arribe-Atalluko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Arribe-Atalluko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek alegia: José María Amundarain Aranalde, Aitor Eceiza Balda, Juan Gorriti Gárate, Maite Aramburu Elósegui eta Xabier Sarasa Tolosa jaun-andreak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Arribe-Atalluko Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2008640