180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 1ean hartua, Elizagorriko Udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

2020ko maiatzaren 8an, Elizagorriko Udaleko zinegotzi batek karguari uko egin ondoren, azken hauteskundeetan aukeratutako udalbatzak bi kide besterik ez du, hau da, udal horri dagokion legezko kopuruaren erdia baino gutxiago, Hauteskunde-araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 179.1 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

Aipatutako lege organikoaren 182.3 artikuluaren arabera, bidezkoa da Nafarroako Gobernuak izendatzea Elizagorriko Kudeaketa Batzordea, honako hauek osatuta: batetik, udalbatzako kide izaten jarraitzen dutenek, eta, bestetik, hutsik gelditutako tokiak betetzeko izendatu diren herritarrek, aipatutako lege manu horren 2. apartatuan ezarri bezala.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Elizagorriko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek alegia: Máximo López Caro (batzordeko burua), Gonzalo Sanz de Vicuña Baños (bokala) eta Jon Palacios Baztán (bokala) jaunak.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Elizagorriko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2008639