180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA-IMOTZ UDAL ELKARTZEA

Lan egutegia, 2020 urterako

Basaburua-Imotz Udal Elkartzeak, 2020ko uztailaren 27an egindako batzarrean, erabaki zuen Basaburua-Imotz Udal Elkartzeko zerbitzuko langileen 2020ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2020an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 14a. Tokiko festa. Andre Mariaren Jasokundearen bezpera.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia. Tokiko festa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gainera 3 jaiegun eta 20 minutu gehiago ezarri dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela udala jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, larunbata eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Basaburua-Imotz Udal Elkartzeko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izango da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da, 7:30etik 16:00etara.

Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emango dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi eta egun solteak, urtean zehar hartzeko, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

Horrez gainera, langileek probesteko 3 egun izango dira, norberaren aferetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaizkie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta haur eskolara atxikitako langileei ere, horiek beren lan-egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2020rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.

Basaburuan, 2020ko uztailaren 29an.–Lehendakaria Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2008542